ARTS & CRAFTS

Otsailak 9 

Ihauteriak gainean ditugu jada eta aurten itsasoaren inguruko mozorroak izango ditugu ikastolan. Gure kasuan, ingurunean esploratzaile famatuak landuko ditugu laster; hortaz, Elkano eta berarekin zihoazten beste itsas nabigatzaileen mozorroa aukeratu dugu. Hori dela eta, hona hemen argazki batzuk ideia bat egiteko, zein arropa ekarri behar duzuen pentsatzen joateko. 



Ekarri beharrekoak:
  • Alkandora zuri handia.
  • Kolore bakarreko galtzerdi luzeak (aukeran zuriak).
  • Praka ilun batzuk, argazkian ageri denaren antzekoak.
  • Kapela eta katalejoa gelan egingo ditugu; beraz, ez dituzte etxetik ekarri beharko.
Horretaz gain, norbaitek apaingarri gehiago gehitu nahi baditu (gerrikoa, kapa...), etxekoen esku uzten dizuegu. 

Irailak 20

Jarraian ikus ditzakezue gure ikasgeletan fruitu, barazki eta abarrekin egindako artelanak. Zein politak diren guztiak... Eta zelako gosea sartzen zaigun horiek ikustean...! 
4A

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Ndank Ndank: lelo leihaketa

 Hemen azpiko dokumentuan bururatzen zaizkizuen leloak idatzi ditzakezue. Eragin buru horrek! 4B-ko  Leloak 4A-ko  Leloak